XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, halaxe zen: geldi-geldi eta motel ibili ohi zen elefante hura. Ez zen gutxiagorako.

Setaz dotore jantzitako sultana patxaran jarria eramaten bait zuen gainean, bere loro, zakur, katu, neskame eta guzti.

Harri bitxiz apaindutako zera bat zen sultanaren jarlekua, toldo diztiratsuak egiten zion babes.

Hamaika morroi, esklabu eta zerbitzari ere joan ohi zen atzetik oihanean zehar egiten zituzten ibilaldietan.

Xagua, halako karabanari begira, askotan harritu ohi zen eta kejatu, sultan hura pasatzen zen bakoitzean jendea txunditurik gelditzen zelako haren aberastasun eta edertasunez eta elefantearen handitasun eta bikaintasunez.

Haserre, esan ohi zuen! - Zer ajola ote du handi-zabal edo txiki-estu izateak? Zer du, ba, miresgarri animalia baldar eta trakets honek?.

- Zergatik zaudete txunditurik? Elefante handiak zuen haurtxoak beldurtzen dituela? Eta zer? Ez al ditugu, ba, xagutxook ere neska-mutilak beldurtzen eta izutzen?.

Gehiago ere esango nuke gainera, xaguak elefanteak bezain inportanteak garela.

Horrela ari zen xagua berriketan.

Luzeago jarraituko zuen, noski, inguru haietan katurik ez balitz.

Bazen bat, ordea.